Mugimendu zenobitiko

Pakomio Handiaren ikono koptoa, elkarkidetza zenobitiko kristauaren sortzailea.

Mugimendu zenobitikoa Erdi Aroan hasitako tradizio monastiko bat da, elkarbizitza aldarrikatzen duena. Monasterioko elkarkidetza zen bere ezaugarri nagusia, fraideen gainontzeko pertsonekiko isolamendua mantentzen zuena. Mendebaldean, elkarte bakoitza ordena erlijiosoren batekoa zen, eta fraide zenobita baten bizitza arau batek erregulatzen zuen (pretzeptu bilduma bat).

Mugimendu zenobitikoa, fraideen elkarbizitzari ordena jartzeaz arduratzen zen, ondasun eta produktuen administrazioari dagokionez, baita jaiotzen ari zen kristautasunaren interes filosofiko, diziplina eta fedean prestatzeaz ere. Meditazio eta biltzeak egiten ziren, elkarte erlijioso guztiek egiten zuten lez.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search